GazteRS ekitaldia

Martxoaren 7an eta 8an Enpresagintzan antolatu behar genuen GazteRS ekitaldiaren berri eman genizuen aurreko post batean. Bi eguneko jardunaldia ospatu ondoren, erreflexiorako garaia iritzi da.

Gazteek gogo onez hartu zuten beraien inguruan ikusitako arazoen aurrean proposamenak egiteko erronka eta, bi egunez gogor lan egin ostean, hauek tribunal baten aurrean aurkeztu zituzten. Bi egun horietan ikusitakoaren inguruan, hauek dira nabarmenduko genituzkeen ondorio nagusienak:

1. GAIAK: Aukeratutako arazoak sakontasun handiko gaiak ziren eta horrek argi usten du gazteak oso konziente direla inguruan duten egoeraz eta honen transformazio edo aldaketa prozesuan ere lekutxo bat nahi dutela. Talde garailea, esate baterako, lehenengo sektorearen sustapenaren inguruan aritu zen lanean.

2. JARRERA: proaktibitatea, sormena, eztabaida eta argudiaketa, besteak beste, izan dira 130 gazte horien artean ikusitako ezaugarriak. Proposamenak egiteaz gain, tribunalaren aurreko defentzan, honen galdera eta kritikei erantzuterakoan, taldearekiko konpromisoa erakusten zuten beraien proiektua sutsuki defendatuz.

Unibertsitatean ikusitakoaren harira, gazteek zeresan handia dute. Inguratzen dituen egoera ez zaie gustatzen eta etorkizuna aldatzeko erronka beraien gain hartu zuten, gutxienez, bi egun horietan zehar. Gaitasuna eta gogoa dutela erakutsi dute jada….. beraz….. ZEREN ZAIN ZAUDE, GAZTE?

Bukatzeko, nola ahaztu ekintaldiaren antolaketan parte hartu duen taldea eta, batez ere, GADEko ikasleak. Eskerrik asko danoi!

Hemen ikus dezakezue ekitaldiaren bideo labur bat.

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en RSC. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s